Eskolaren gaia parlamentura

Larraulgo eskola 12 urtera arte luzatu edo ez parlamentuan eztabaidatuko
dela jakinazi dute guraso elkarteko kideek. Bihar, asteazkena, Larraulgo
alkate, zinegotzi eta gurasoek eskolaren gaia aurkeztuko dute parlamentuan:
"Ostegunean, 09:30etan hasiko da parlamentuan Larraulgo eskolaren
eztabaida eta bozketa. Horren ostean, 10:30ak aldera, prentsaurrekoa
emango dugu Larraulgo Udalaren eta guraso elkartearen balorazioa eginez,
eta argazkia aterako dugu: parlamentuko ordezkariak, Larraulgo
aiton-amonak (herriko lehengo eskolan ibili zirenak) eta egungo guraso
eta umeak.
    Aurreko legegintzaldian, Jaurlaritzako Hezkuntza sailak idatziz
onartu zuen 12 urtera arteko zerbitzua herrian eskaintzea. Jaurlaritza
berriak, ordea, ezezko jarrera erakutsi digu behin eta berriz. Horren
aurrean, gora jo dugu, parlamentuaren onespen bila".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!