Autobus zerbitzua herriraino luzatzea eskatu du Udalak

Batxilergo Tolosako Orixe institutuan egiten ari diren ikasle larrauldarrek ez dute, egun, joan-etorriak garraio publikoan egiteko aukerarik. Garraio publikoan egin behar izaten dute Asteasurako bidea, han autobusa hartu ahal izateko. Larraulgo Udalak, Tolosa eta Asteasu batzen duten TO07 linearen luzapena eskatu dio Aldundiari:

Honako ordutegiari lotutako eskaera luzatuko du Udalak: Gaur egun Asteasutik 07:20 eta 08:30 ateratzen diren autobusak, Larrauleraino luzatu, eta abiapuntua bertako plazan izan dezatela, bost minutu lehenago. 

Era berean, Tolosatik 14:20, 15:30 eta 16:30 ateratzen diren autobusak Larraulera igo daitezela, Asteasuko geldiadia egin ondoren. 

Egungo ordutegiaren balioa abenduaren 31n amaituko da, horregatik erabaki dute eskaera orain egitea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!