Gazteentzako dinamizazio tailerrak Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko mar. 8a, 10:29

Martxoaren 11n, 20an eta 25ean ospatuko dira gazteentzako dinamizazio tailerrak Larraulgo gazte lokalean, 18:30etatik 20:30etara.

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak dira, eta helburua nerabeek euren arteko harremanak berdintasunean indartzen ikastea da.
"Berdinbidean Txikiak" programaren baitan antolatu dira Larraulgo Udalaren babesa duten tailer horiek.

Gazteen inguruan eragin zuzena duten honako gaien inguruan hitz egingo dute tailerratan: Zer dugu Larraulgo gazteok?, zer nolako harremanak garatu nahi ditugu?, zer nolako lokala izan nahi dugu?.

Izen-ematea
Dinamizazio tailerretan izena emateko bi modu daude. Batetik, liburutegian bertan; eta bestetik, whatsappez edota telefono zenbaki honetara deituta: 634 289 327.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!