Larraulgo jaiak 2019

Umeak pozez txoratzen Larraulgo jaietan jarri dituzten puzgarriekin

Aiurri 2019ko abu. 2a, 16:14

Urezko puzgarriak ikusmira handia sortu du umeengan, eta baita helduengan ere.

Giro apartean bazkaldu dute ume guztiek batera. Puzgarriak 15:00tan irekitzen ziren arren, bazkaldu bezain laster korrika hurbildu dira muntatzeko. Azkenean, eguraldia ez da oztopo izan urezko txirrista erraldoietik botatzeko, helduek umeak bezain ongi pasatzen zuten bitartean. Beste bi puzgarri ere bazeuden, nahiz eta arrakastatsuena urezkoa izan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!