2020ko egutegirako argazki zaharrak biltzen ari da Larraulgo liburutegia

Aiurri 2019ko aza. 14a, 11:14
Egilea: Indalecio Ojanguren. Iturria: Guregipuzkoa.eus

Azaroaren 15ean, 18an, 20an eta 22an bilduko dira argazkiak Larraulgo liburutegian. Argazkia fisikoan beharrean eskaneatuta edukiz gero honako helbidera bidali behar da: kultura@larraul.eus

2.000. urtetik atzera ateratako argazkiak izan behar dute, Larraulgo bizitza erakusten dutenak: paisaia, baserriak, larrauldarrak, herriko jaiak...

Norbaiti argazkiak liburutegira bertaratzeko ezinezkoa bazaio telefono bat ipini dute bertara deitzeko: 634 289 327. Telefono zenbaki horretara deitu eta berarekin jarriko dira harremanetan argazkia lortzeko.

Argazki zaharrekin osatuko den egutegian iturriaren izena aipatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!