Larraulgo Kultur Astea 2019

Martxan da Larraulgo Kultur Astea

Aiurri 2019ko aza. 27a, 10:55

Kultur Astean murgildu da Larraul. Astelehenean jende asko hurbildu zen Argibel Eubak 'Basker' dokumentalaren inguruan eskainitako solasaldia entzutera. 1960an Suediako talde batek Euskal Herrian grabatutako irudiak biltzen ditu 'Basker' dokumentalak eta haren inguruko xehetasunak eskaini zituen Eubak. Atzo berriz, 'Ba, edo munduen arteko oreka' liburua aurkeztu zuen Gorka Garmendiak.

Atseden eguna izango dute gaur eta indarrez ekingo diote egitarauari bihar. Arratsaldeko 16:30etan hasita, 'Bizitzaren laborategian' ipuina eskainiko du Ana Galarraga zientzialariak eta ondoren, esperimentuak egiteko aukera izango dute gaztetxoek. Haurrentzako meriendatxoaren ondoren, Eli Pagola eta Oihana Iguaranen txanda iritsiko da. 19:00etatik aurrera, 'Hika egingo al diñagu' hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean. Hika-poteoa egingo dute jarraian.

Igandera arte, kultur hitzordu gehiago izango dituzte Larraulen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!