2020/02/21 15:00

Jaia, ospakizuna

Talentugileak izango dira larrauldarrak Inauterietan

Talentugileak izango dira larrauldarrak Inauterietan
Larraulgo eskola, Larraul

'Got Talent' telebista saioa oinarri hartuta, emanaldia eskainiko dute ikasleek eskolan. Bakoitzari egokitutako emanaldiaren araberako mozorroa jantziko dute.

Egitaraua:

15:00 'Larraulgo talentua' programa, Larraulgo eskolan.
16:00 Txokolatea, ostatuan.
17:00-20:00 Fantasiazko makillaje tailerra. Ondoren, photocall-a.
20:00 Haurren afaria 10 euro.
21:00 Gurasoen afaria 18 euro.
22:00 Jolasak.

*Makillaje tailerrerako oharrak: tailerra bikoteka antolatuko da, batak bestea margotzeko. 10 urtetik beherako haurrak heldu batekin osatuko du bikotea.

Izen-ematea tailerrerako eta afarirako: 634 289 327.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!