Inauteriak 2020

Talentugilez bete da Larraul Inauterietan

Aiurri 2020ko ots. 21a, 16:56

'Got talent' telebista saioaren parodia egin dute Larraulgo eskolako haurrek, gurasoek nahiz irakasleek. Magoak, pailazoak, boxeolariak... Pertsonaia ezberdinek beren talentua erakutsi dute epaimahaiaren aurrean. Ikusleak barreari eutsi ezinik egon dira momentu oro.

Askariaren ostean, fantasiazko makillaje tailerra eta photocall-a izango dituzte. Iluntzean, elkarrekin afalduko dute guztiek eta afalostean jolasei ekigo diete.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!