Koronabirusa

Diru-laguntza deialdia zabaldu du Larraulgo Udalak

Aiurri 2020ko eka. 2a, 09:33

Larraulgo Udalak jakinarazi duenez, presazko deialdia onartuko du, Covid 19 dela eta jarduera ekonomikoa bertan behera uzteagatik kaltetutako pertsona eta familiei laguntzak emateko. Jarraiak, alkatearen oharra:

"Larraulgo udalbatzak salbuespenezko eta presazko deialdi bat onartu du, norbanakoei eta familiei laguntzak emateko, COVID-19 hedatzearen ondoriozko osasun alertak eragindako egoera arintzeko. Jarduera ildo horien bidez, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa uzteak eragindako kalte ekonomikoei aurre egin nahi zaie.

Larraulgo Udalak 8.000 euroko gastua baimendu du 2020ko udal aurrekontuan, koronabirusaren pandemiak eragin dituen ondorioei aurre egiteko laguntzak bultzatzeko. Eskaerek aurrekontuko kontusaila gainditzen badute, laguntzak onuradun guztien artean hainbanatuko dira.

Laguntza ekonomikoak hasteko epea joan den 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera deklaratu zen, eta, aldizkakoak ez diren baliabide ekonomikoak dira, norbanakoentzat eta familientzat, betiere ekonomia-jarduera uzteagatik kalte ekonomikoak jasan badituzte COVID-19 pandemiaren ondorioz.

Bi laguntza ekonomiko mota dira. Lehenengoaren finantziazioa 5.000 eurokoa da, eta besteren kontura edo bere kontura lan egiteagatik diru-sarrerak murriztu zaizkien, ERTE, JARDUERA ETETEA, JARDUERA IXTEA, alarma-egoeraren adierazpenetik zuzenean eratorria eta hilean 1.100 euro baino gutxiago sartzea ekarri duena. Udalak, diru-laguntza honen bidez, familiaren errenta osatuko du, hilean 1.100 euro bitarte, familia unitate bakoitzeko 700 euro gehienez.

Bigarren laguntzak 3.000 euroko partida du eta ikastetxeak ixtean 12 urtetik beheitikoak zaintzeko sortzen diren zailtasunak arintzera bideratuta dago. Eguneko zentroak ixtean inoren laguntza behar duten pertsonak zaintzeko sortzen diren zailtasunak arintzeko laguntzak dira, baita horiek zaintzeko beste zerbitzu batzuk ere. Kontziliaziorako laguntza hauek 2020ko uztailaren 31 arte luzatuko dira eta alarma egoera bukatu edo dagokion sektorearen jarduera berrabiarazi arte iraunen dute.

Eskatzaileak aurreikusitako bi diru-laguntza lerroetako bat bakarrik jasotzeko eskubidea izango du, hau da, ezin izango du diru-laguntza bat baino gehiago jaso hainbat kontzepturengatik, baizik eta modalitate bakar bateko diru-laguntza bat eskatu ahal izango du, gehienez ere 500 euro hilean lehen lerroan eta 700 euro hilean bigarrenean.

Eskabideak udaleko erregistro orokorrean eta Udalaren web orrian eskura dagoen eskabide ereduaren arabera aurkeztu behar dira eta horretarako epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!