Bertso saioa Larraulen, San Esteban egunean

Aiurri 2020ko uzt. 28a, 09:25

Ohiko jairik izango ez bada ere, San Esteban egunean izango da Larraulen zertaz gozaturik. Izan ere, bertso saioa antolatu baitute arratsalderako.

Ez ohikoa izango da aurtengo San Esteban eguna. Goizean, meza nagusia izango da eta arratsaldean bertso saioa, horiexek izango dira aurtengo ekitaldiak. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da bertso saioa. Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Iker Zubeldia eta Haritz Mujika taularatuko dira. Eguraldi onarekin, San Esteban plazan eskainiko dute saioa, euria egingo balu aldiz, Murgilazpi pilotalekuan.

Egoerak hala agintzen du, eta, antolatzaileek gogorarazi dutenez, beharrezkoa izango da musukoa edo maskara eramatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!