Energia berriztagarrien inguruko tailerra, irailaren 29an

Aiurri 2020ko ira. 16a, 12:56

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen Argitu programaren baitan, ‘Energia berriztagarriak zure etxean… posible da’ tailerra eskainiko da irailaren 29an Larraulgo Antton Amonarriz kultur etxean, 18:00etan.

 

Tailerrean parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da (634289327). Doakoa da, eta aforo mugatua izango du (10 pertsona).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!