Agerre Berri, bisitarientzat Larraulen ireki duten landetxea

Aiurri 2021ko mar. 19a, 09:28

Herrigunetik gora, kilometro eta erdira, Aiztondoko paisaia ederrak ikus daitezke Agerre Berritik. Landetxea eta apartamendua eskaintzen dizkie bisitariei.

“Lasaitasuna, deskonexioa eta naturaz gozatzea bilatzen duten pertsonentzako helmuga aproposa da”, webgunean azaldu dutenez. Eta inguruan dagoen aukerak erantsi: “Landetxetik ibilbide ugari daude mendi-ibiliak egiteko eta inguruko flora eta faunaz gozatzeko”. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!