Emakumeon Ziklikotasunaren gaineko hitzaldia Larraulen

Aiurri 2021ko api. 15a, 15:36
@viviendoenciclico

Larraulgo Kultur Programazioan aurreikusita zegoen moduan, Enara Iruretagoienaren eskutik "Ziklikoki Bizitzen" izeneko hitzaldi-tailerra izango da; apirilak 17, arratsaldeko 18:00etan. 

Enara Iruretagoiena "Ziklikoki Bizitzen" proiektuaren sortzailea da eta Emakumeon Ziklikotasunaren inguruko hitzaldi-tailerra eskainiko du Larraulen. "Proiektuaren helburua, bakoitzaren sentsazio eta bizipenak adieraztea, hedatzea eta zabaltzea da, erdian beti gorputza bera eta hilerokoa izanik", azaldu du bere webgune pertsonalean (viviendoenciclico.com) . 

Animatu zaitezte!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!