Ekintza hauetan parte hartzeko , izen ematea derrigorrezkoa da aforo mugatua dela eta. Bihar bertan amaitzen da epea; kultura@larraul.eus edota 634289327 zenbakira deituta.
- Maiatzak 19 asteazkena - 26 asteazkena / 17:00 - 19:00 Zirko tailerra, Iraitz Lizarragaren eskutik (Salto Gelan)
- Maiatzak 23, igandea / 9:30 Mendi ibilaldia, Larraulgo mugarriak ezagutuz. Koldo Jauregiren eskutik.
- Maiatzaren 25, asteartea / 18:00 Zunba saioa, Aintzane Agirreren eskutik.
- Maiatzak 27, osteguna / 18:30 Euskal Mendizaletasunaren historia Komiki formatuan, Ramon Olasagasti kazetariaren eskutik. (Antton A. Kultur etxean)
- Maiatzak 28, ostirala / 17:00 Slack line tailerra, Oreka-t taldearen eskutik.
- Maiatzak 29, larunbata / 10:00 Bizikleta elektrifikazio tailerra (zure bizikleta elektrifikatzeko aukera dago tailerrean, baina KITaren erosketa bakoitzaren gain doa)
- Maiatzak 30, igandea / 10:00 Krosa guraso, heldu, gazte eta haurrentzat. Herriko gazte ekintzaileek antolatuta.
Kirol ekintza hauez gain, maiatzaren 29an autodefentsa tailerra izango da Emagin taldearen eskutik. Antton Amonarriz kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan.