Ekitaldiz beteriko egunak abuztuaren hasieran

Aiurri 2021ko uzt. 26a, 09:25

Garai batean jai egitarauan txertatzen ziren ekitaldi ugari egingo dituzte Larraulen, indarrean dagoen araudia betez

San Esteban eguna eta San Bartolome eguna gogoan hartuko dituzte Larraulen. Jaiari eta festari loturiko ekitaldirik ez da izango. Baina hori gabe ezin esan gozatu ez daitekeenik. Larraulgo Udalak ekitaldi sorta iragarri du, adin guztietako bizilagunentzat.

Bertso saioa abuztuaren 1ean

Bertsozale.eus webguneak iragartzen duenez, herriko plazan kantari ariko dira Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia bertsolariak. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da.

 

Uztailak 27

asteartea

09:00 * Bixita

Mater-ontzi museo ekoaktibora.

Uztailak 30

ostirala

21:00 Zinema

Zinema aire librean.

Uztailak 31

larunbata

11:00 Ume jolasak
19:30 Kontzertua

Mugan taldearen kontzertua.

Abuztuak 1

12:30 Sagardo dastaketa.

18:30  Bertsolariak.

Abuztuak 2

10:00  Mendi irteera.
19:00 Mikra akrobazia ikuskizuna.

Abuztuak 3

SAN ESTEBAN EGUNA

11:00  Meza.
12:00 Jolasak.
19:00  Arineketan ikuskizuna.

Abuztuak 24

Asteartea

SAN BARTOLOME EGUNA

11:00  Meza.
19:00 Trikitilariak.

 

* Izen ematea beharrezkoa: 
   634 289 327

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!