Donostiako jaietan erasoa jasan zuen urnietar gaztea zendu da

Asier Niebla izena zuen, eta urnietarrak Donostiako Aste Nagusian oinarri matxista duen eraso bortitza jasan zuen. Larunbatean 19:00tan haren aldeko hileta elizkizuna izango da Urnietako elizan. Hainbat asteren ostean, atzoko egunean zehar zurrumurrua bolo-bolo zebilen herrian. Zoritxarrez, Urnietako gaztea ospitalean hil da abuztuko erasoak sortu zizkion zauriak gainditu ezinik.  

Urnietarrek ondo gogoratuko dutenez, urnietarrak eraso jasan zuen Donostiako ade zaharrean Aste Nagusiaz gozatzen ari zenean. Neska batekin hizketan ari zela, haren bikotekide ohiak buruan kolpe bortitza eman zion, eta horren ondorioz konortea galdu eta lurrera erori zen. Abuztuaren 12az geroztik ospitalean zegoen, oso egoera larrian. Erasotzailea abuztuaren 13an atxilotu eta geroztik espetxean da.

Azken orduetan Nieblaren egoera zailduz joan zen, eta bart arratsaldean hil zen. 

[Udal adierazpena, abuztukoa]
[Jokin Lizeagaren elkartasuna, jaien hasierakoa]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!