Sara Intza, Unax Iturrioz eta Igor Mercado garaile Antia literatur lehiaketan

Aiurri 2019ko mai. 3a, 13:25

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren sari banaketa ospatu zen ostegunean Saroben. Ainara Ortegak gidatu zuen ekitaldia eta ez ziren falta izan musika, dantza eta umorea.

Epaimahai lana Ibon Egañak eta Amaia Mariezkurrenak burutu dute. Musikari lanetan Ainara Ortega, Jagoba Astiazaran eta Jon Ansorena jardun dira; eta sariarekin batera banatutako diplomen diseinua Aritz Kaberena da.

SARIDUNAK:

Haurren kategoria

  1. Sara Intza Mujika - “Ilargi asmatzailea (denboraren makina)” idazlanarengatik. Saria: tablet-a.
  2. Maddi Arrieta  “Bihotz” idazlanarengatik. Saria: ebook-a.
  3. Malen Tranche “Kurnea erregearen hilketa” idazlanarengatik. Saria: ebook-a.

Gazteen kategoria

  1. Unax Iturrioz “Zuloak” idazlanarengatik. Saria: 500 euro.
  2. Arixen Unanue “Atearen atzean” idazlanarengatik. Saria: 300 euro.
  3. June Tomasena “Ama” idazlanarengatik. Saria: 150 euro.

Helduen kategoria

  1. Igor Mercado “Matxurak” idazlanarengatik. Saria: 1.800 euro.
  2. Iñigo Legorburu “Trostan” idazlanarengatik. Saria: 1.000 euro.
2019ko On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketako saridunak gainerako kideekin batera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!