Udaberriko erromeri giroa, Azkorten zein plazan

Xabier Lasa 2019ko mai. 8a, 12:39

Bigarren urtez, Santa Krutz egunaren bueltan, Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak Azkorteko ermitara igoera eta erromeria antolatu zituen joan den larunbatean. Azpimarratzekoa da dantza elkartearen ekimena, erromeria kutsuko jaia biziberritzeko asmoz.

Azkorteko zelaietan lehenbiziko dantza saio egin zuten parte hartzaileek, Landa eta Attola trikitilari azkoitiarrekin. Ondoren, guztiak San Juan plazara jaitsi ziren, eta han bigarren dantzaldi alaitsu eta biziari heldu zioten; Euskal Herrian plazaz plaza dabilen Patxi eta Konpainia talde lapurtarrak gidatu zuen dantzaldia.

Zangoak eta gerriak nahikoa astindu ostean, parte hartzaileak eguardiko 14:30etan bazkari eder baten inguruan bildu ziren Oianume jatetxean.

Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei ez ezik baita ere bi musika taldeei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!