Bilbao Mendi Film Festibala Urnietan

Aiurri 2019ko mai. 9a, 19:33

WALLMAPU 

2018, USA, 6 min.

Zuzendaria: Ben Sturgulewsk.

Andeetako Pehuentxe herri indigenako biztanleen arabera, unibertsoaren jatorrian korapilatzen dira Corralco (Txile) eskualdeko sumendi ikusgarria esploratzen duten eskiatzaileen modernitatea eta mapudungunaren marrua. Ama Lurraren hizkuntzaren orroa, alegia.

 

RJ RIPPER

2018, USA, 20min.

Zuzendaria: Joey Schusler.

Euskal Herrian Estrenaldia. Gainerako neska-mutikoak ikasten zeuden bitartean, Rajesh Magar bizikletekin ametsetan ibiltzen zen. Egoera ekonomikoa zela eta, ezin zuenez bat erosi, berak egin zuen, bere kabuz, mendiko bizikleta bat. Pedalei eragiten hasi bazen hasi, gogo horri eta bere berezko talentuari esker, mendiko bizikleta gidari lanetan hasi zen profesionalen ondoan. Gaur egun, Nepaleko txapelduna da eta norberaren pasioari tinko eutsi behar zaiola erakusten duen adibide argia, pasio hori iritsiezina begitandu arren.

LIV ALONG THE WAY 

2018, Kanada, 23min.

Zuzendaria: Anthony Bonello & Mike Douglas.

Liv Sansoz, artean gaztetxoa zela, Mont Blanc gailurra lehen aldiz jotzeaz batera mendiari loturik biziko zela ohartu zen. Birritan izan da kirol eskaladako munduko txapeldun, eta eskalada mistoan, mendiko eskian eta Base jauzian ere nabarmendu da. Berrogei urterekin, Liv berebiziko erronka bati ekitekotan da: Alpeetako 4.000 metrotik gorako laurogeita bi gailurrak urte bakar batean 

 

EVEREST GREEN

2017, Frantzia, 53min

Zuzendaria: Jean-Michel Jorda.

Everesten, abenturaz harago, errealitate ekologiko eta humano tragikoa ezkutatzen da. Hondamendia tontorrean bertan hasten da, 8.848 metrotan, eta Katmanduko zabortegi irekietaraino iristen da. Planetako hiririk kutsatuenetako bat da Nepalekoa. Zein da alpinismoaren eta turismoaren arteko aldea? Zer dakar egoera horrek?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!