Urnietako Udalak harrera egingo die Nahikari Garciari eta Realeko nesken taldeari, Erreginaren Kopa irabazi ostean. Txuriurdiñak egun hauetan erakunde askoren aitortza jasotzen ari dira. Urnietako Udalak ere omenaldi sorta horretan parte hartuko du, gaur 17:30ean San Juan plazan egingo duten ekitaldiarekin. Realaren kamisetarekin edo kolore zuri eta urdinekin joateko deia luzatu dute.