Fernando Hernandez salesiarraren erailketa gaitzesteko bilkura isila deitu dute astelehenerako

Aiurri 2019ko mai. 19a, 11:46

Urnietako Udalak erailketa gaitzetsi du adierazpen instituzionalaren bidez. Era berean bilkura isila deitu du astelehenerako.

Udal adierazpena:

Urnietako Udalean ordezkaritza dugun alderdi politiko guztiok gure gaitzespen eta arbuiorik irmoena adierazi nahi dugu, Fernando Hernandez salesiarraren erailketagatik. Hernandez labankadaz hil zuten Burkina Fasoko Bobo Diolaso hirian, misiolari moduan jarduten zuen lekuan, hain zuzen. Urnietako Udaleko Bozeramaileen Batzarra, maiatzaren 18an elkartuta, honakoa erabaki du:

  1. Bere babesa, elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkie Fernandoren familiartekoei eta lagunartekoei, baita Urnietako salesiarrei ere, bizitzen ari diren egoera garratz honetan.
  2. Indarkeria daraman edozein ekintzaren aurrean bere arbuio eta gaitzespen irmoena adierazten du.
  3. lndarkeriaren edozein motatako adierazpenen aurrean esku-hartzeko konpromisoa azpimarratzen du, eta berau ezabatzea sustatzen duten neurriak babesteko eta bultzatzeko bere borondatea berresten du.

Aldi berean, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu erailketa hau arbuiatu eta gaitzesteko egingo den elkarretaratzera bertaratu daitezen, hurrengo astelehenean, maiatzak 20, 19:00etan Urnietako udaletxearen aurrean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!