Nazional 2. mailan jokatzeko bidean, bigarren aukeraren bila abiatuko da Urnieta. Izan ere, hiru partida jarraian irabazi eta gero, larunbatean Bilbon galdu egin zuten Eskolapios talde indartsuaren aurka (36-32). Une honetan sailkapenean berdinduta daude Munttarpe, Escolapios eta UKE. Urnietak Askartza gainditu behar du, eta Escolapios-ek Legazpin ez irabazi. Datorren asteburuan argituko da.