2019ko udal hauteskundeak

EAJ-PNVk gehiengo osoari eutsi dio Urnietan

Aiurri 2019ko mai. 26a, 21:48

Emaitzei eutsi eta beste lau urtez gehiengo osoz aginduko du Mikel Pagolak. Garaipen argia lortu du EAJ-PNVk, eta 1500 botorekin gehiengo osoari eutsiko baitio. EH Bildu bigarren indarra izango da (838), eta PSE-EE hirugarrena (483). PPk babes apala jaso du (69). Aulki Zuriak (71) ekimenak nabarmen jaitsi du 2015ean jasotako babesa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!