Afrikan, Errusian eta Amerika osoan zeharkaldi luzeak egin dituen Egloff kirolaria Urnietako Lekaion hizlari arituko da, Zanpatuz mendi elkarteak gonbidatuta. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da hitzordua. Kirolaria egun hauetan Euskal Herrian da, eta Zegama-Aizkorri mendi lasterketan irtetekoa da. Inguru haiek ezagutzen ari da egun hauetan.