Urnietako Gazte Jaiak 2019

Egapetxouk antzerkiaren magia Etxeberri plazara eraman zuen

Xabier Lasa 2019ko eka. 1a, 22:29
Egapetxou antzerki talde amateurrak "Ametsen Tenplua" antzezlana Etxeberri plazara eraman zuen atzo arratsaldean, eta ikusle mordoska bildu zuen. Bertako parkea bera erabili zuen atrezo gisa.
Joxe Mari Berasategik zuzentzen duen taldea da Egapetxou, eta Egape ikastolako zenbait gurasok osatzen dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!