Urnietako Gazte Jaiak 2019

Buruhandi eta erraldoiak kaleak alaitzen

Xabier Lasa 2019ko eka. 1a, 11:36
Buruhandi eta erraldoien konpartsa Plazido Muxika plazatik irten eta herriko hainbat kaleetan zehar ibili zen, heldu, gazte eta haur ugari ondoan zituela. Bosko Anitz txarangak musika jarri zuen. Ohi denez, buruhandiek eta beren maskuriek eragi zituzten aztoramendu eta jolas gehienak haurren artean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!