Ikasturtea agurtzeko jendaurreko emanaldia

Jon Ander Ubeda 2019ko eka. 17a, 09:31

Urnietako Udal antzerki tailerrak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du Saroben, datorren ekainaren 21ean. Iluntzeko 19:00tan hasiko da emanaldia. Doakoa da, aretoa bete arte. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude.

Kolpez kolpe, bizitzan ala boxeoan, horixe dirudi aurtengo antzezlanean tailerrekoek irudikatu nahi dutena.

Sinposia

"Lurra, bizitzaren metafora gisa, laua edo borobila denaren eztabaida gainditu ondoren, bizitza, lurraren haragitze bezala, irabazlerik ez dagoen boxeo ring-a dela esateko ausardia izango nuke. Bizitza garatzen den lau alde dituen gune honetan, bazter guztietatik kolpeak jasotzen dituzun honetan, eta boxeo legeen kontra, azpijokoa ia beti erabakiorra izaten da. Hau da txarrena, nokeatuta uzten zaitu eta ustekabean, bortizki, olanaren kontra bidaltzen zaitu. Hala ere, ez da amore eman behar: erorketa horietatik behin eta berrik zutitu behar da eta etsaia dela uste duzun horren kontra borrokan jarraitu behar duzu.

Zutitu eta borrokan jarraitzeko ahalmen hori aldarrikatzen dut. Zauriak estali eta hurrengo round-arekin, kanpaiak jo eta arbitroaren agindura, denbora".

Fitxa teknikoa

  • Aktoreak: Asun Tiemblo, Esther Modia, Idoia Garrido, Julio Nogales, Lydia Usarraga eta Xabier Odriozola.
  • Zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta.
  • Argiztapena: Pablo Lusarreta.
  • Ekoizpena: Sarobe.
  • Babeslea: Urnietako Udala
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!