Urnietako Akelarrea

Aiurri 2019ko eka. 20a, 18:47
Urnietako Akelarrea

Musika, dantza, antzerkia eta suaren inguruko festa Plazido Muxika plazan, gaueko 22:00tan hasita. Asteburu osoan zehar jarduera gehiago izango da.

Uda hasierako gau majikoa iristear da. Akelarreak dimentsio berria eman dio ospakizunari, azken urteetan ikusmin handia bereganatzeraino. Antzerkia, dantza eta musika emanaldia iristear da. Gogotsu daude Urnietako Akelarreko kideak.

Asteburua, kulturaz blai

Joan zen asteburuan Egape DTkoek ikuskizun bikoitza eskaini eta gero, antzerki tailerrekoek ikasturte amaierako antzezlana eskainiko dute. Ostiralean Saroben, 19:00tan hasita.

Larunbatean, berriz, perkusio ikastaroa Saroben Buruntzantzan taldearen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!