Ongi etorria eman zaie martxo amaieratik aurrera Urnietara iritsitako bizilagun berriei

Aiurri 2019ko uzt. 6a, 13:32

2019.urteko martxoaren 21etik aurrera Urnietara bizitzera etorri diren pertsonei ongi etorri saioa egin zitzaien ostegunean Lekaio kultur etxean. 

Ekitaldia Udaleko zerbitzuak aurkezteko eta elkar ezagutzeko egin zen. Udaleko ordezkari politiko eta teknikoez gain, hainbat elkarteetako kideek ere parte hartu zuten, besteak beste, AEK, Etxeberri Plazako Auzo-Elkartea eta Amher.

2017ko abenduan burutu zuen Urnietako Udalak lehen ongi etorri saioa eta ordudanik, hainbat gauzatzen ditu urtero. Udalak oso garrantzitsutzat dauka bizilagun berriak Urnietako parte sentiaraztea eta herrian integratzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!