Iturria eta Alonso Burgosko itzulian arituko dira

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 13a, 09:36
Mikel Alonso.

Asteartean abiatuko da bost etapa izango dituen Vuelta a Burgos lasterketa. Bi urnietar izango dira bertan: Euskadi Murias taldeko Mikel Iturria 125 dortsalarekin, eta Euskadi fundazioko Mikel Alonso 141 dortsalarekin.

Denera 18 talde izango dira irteeran. World Tourreko Movistar Team, Dimension Data, Ineos eta UAE Emirates taldeek parte hartuko dute. Horiez gain, hauexek talde ezagunenak: Euskadi Murias, Euskadi fundazioa, Caja Rural-RGA, Burgos-BH, Androni-Giocattoli, Gazprom-Rusvelo, Nippo Vini Fantini, W52-FC Porto edota Wanty.

  • Euskadi-Murias taldeko partaideak: Fernando Barcelo, Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Oscar Rodriguez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz.
  • Euskadi Fundazioko kideak: Mikel Alonso, Jokin Aranburu, Ibai Azurmendi, Iker Ballaran, Asier Etxeberria, Txomin Juaristi eta Dzmitry Zhyhunou.

Lasterketa:

  • Abuztuak 13. 162 Km. Burgos hiriburua.
  • Abuztuak 14. 155 Km. Gumiel de Izan-Lerma
  • Abuztuak 15. 150 Km. Sargentes-Picon Blanco.
  • Abuztuak 16. 174 Km. Atapuerca-Clunia.
  • Abuztuak 17. 146 Km. Silos-Neila.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!