Ansa bikain ari da Kutxabank sarian

Aiurri 2019ko abu. 14a, 12:56

Imanol Ansa erremontistak Ezkurra II gainditu zuen (30-20), eta garaipen horri esker Kutxabank sariaren final aurrekoa jokatzeko txartela lortu du. Irabazi eta aurkaria 26 tantora ez iristea, horiexek ziren txapelketan aurrera jarraitzeko aukerak. Eta urnietarrak lortu zuen, hasieratik bukaerara partida bikaina eginez. Hasiera batean, faboritoa Ezkurra zen.

Urriza, Endika eta Barrenetxea IV remontistekin batera, Ansa txapelaren bila aterako da. Ligaxka modukoa izango da, hurrengo irailaren 7ra bitarte. Finala irailaren 14an jokatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!