Ricard eta Begiristain memorialak denboraldiaren atariko azken partidak izan ohi dira urnietarrentzat. Larunbat honetan jubenil mailako hiruko txapelketa jokatuko da. Aurtengo gonbidatuak Hernani eta Ostadar taldeak izan dira. 10:00tan hasiko da lehen partida, eta 12:00tan hirugarrena eta azkena.