Nordic Walking-aren inguruko hitzaldiak eta ikastaroak egingo dira Urnietan

Mikel Arberas 2019ko ira. 12a, 16:06

Ultreia kirol klubak hitzaldiak eta ikastaroak antolatu ditu Nordic Walking kirol jarduerari buruz hitz egiteko. 

Xabier Madinak jardungo du Nordic Walking kirol jarduerari buruz. Ildo beretik jarraituz, bi hitzaldi emango ditu: lehena, irailaren 17an Jubilatuen Egoitzan arratsaldeko 19:00etan ; bigarrena, berriz, irailaren 19an Lekaion arratsaldeko 19:30etan.

Hitzaldien ostean, kirol jarduera hau praktikan jartzeko aukera egonen da. Xabier Madinak hiru orduko ikastaroak eskainiko ditu Urnietako kiroldegian, goizeko 10:30etatik 13:30tara. Ikastaroen prezioa 10 eurokoa izango da.

  • Irailaren 20an, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Irailaren 24an, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Urriaren 1ean, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Urriaren 4an, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Urriaren 15ean, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Urriaren 18an, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30

Ikastaroetan parte hartzeko interesa dutenek honako lekuetan eman dezakete izena:

  • Urnietako kiroldegian
  • Telefonoaren bitartez: 656 732 789
  • Eposta: info@ultreiamarchanordica.com
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!