Etxeberriko jaien bigarren egunean ere nagusi jai giroa

Xabier Lasa 2019ko ira. 16a, 17:32

Etxeberri auzoko jaiek jarraipena izan zuten larunbatean, eta bizilagunek ondo pasatzeko bezperan erakutsitako gogoari eutsi zioten. Ginkana, zumba eta eskulanekin ekin zioten eguardi partean, eta herri bazkarian bildu ziren ondoren. Zirkua landuz, “Haiek naiz” ikuskizun poetikoarekin gozatu ahal izan zuten arratsaldean, auzora bertaratu zirenek. Patata tortillaren lehiaketa eta afaria etorri ziren segidan. Aurtengo jaiaei amaiera emateko, berriz, dantzaldia ospatu zuten DJ Katxorrok jarritako musikaren erritmora.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!