UKE-ko eskubaloi talde batzuek ligako lehen partidak jokatuko dituzte larunbatean eta igandean

Aiurri 2019ko ira. 19a, 15:21

Urnietako eskubaloiko hiru taldek larunbatean jokatuko dute txapelketako lehen partidak: hala nola gizonezkoen eta emakumezkoen kadete taldeak eta gizonezkoen jubenil mailak. Igandean, berriz, emakumezkoen jubenil mailak eta gizonezkoen senior mailak jokatuko dute, azkeneko hau Euskadiko txapelketan.

  • Gizonezko kadete mailakoek Oñatin jokatuko dute larunbatean Aloña Mendiren aurka, goizeko 10:15etan (Zubikoa Kiroldegia). 
  • Emakumezkoen kadete mailakoek (A) Donostian jokatuko dute larunbatean Egiaren aurka, arratsaldeko 20:00etan (Egiako Polikiroldegia).
  • Gizonezkoen jubenil mailakoek Pasaian jokatuko dute Donibane Eskubaloiaren aurka, arratsaldeko 16:00etan (Pasaiako Udal Kiroldegian).
  • Emakumezkoen jubenil mailakoek Ordizian jokatuko dute Ordizia Irurenaren aurka, eguerdiko 12:45etan, Majori Polikiroldegian.
  • Gizonezkoen senior mailak Loiun jokatuko du Urdanetaren aurka, eguerdiko 12:00etan, Urdaneta kiroldegian.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!