Sanmielak 2019

750 euroko saria duen pintura lehiaketa, igandean Urnietan

Aiurri 2019ko ira. 20a, 11:09
Ana Belen Atxagak iaz lehen urnietarraren saria jaso zuen.

Izen-ematea goizeko 09:00tan zabalduko dute Lekaion. Lanak arratsaldean bertan aurkeztu beharko dira. Sari potoloak banatuko dituzte.

Margoketa gogoko dutenek hitzordu polita dute igande honetan Urnietan. Herrikoez gain, lehiaketa gainerako herrietako margolariei zabalik dago. Eta sariak potoloak dira.

Igandea bertan pasatzeko moduko plana izango da. Igandean bertan, goizeko 09:00tatik 10:00etara, Lekaion izena eman behako da. Bide batez, parte hartzaileei artelana osatzeko oihala zigilatu egingo zaie.

Egun osoa izango dute margoketa lanetarako. Antolatzaileek adierazi duenez, lana amaituta aurkeztu beharko da arratsaldeko 16:30-17:00 bitartean Lekaion. Une horretatik aurrera epaimhaia saridunak erabakitzen hasiko da.

Sari banaketa ekitaldia Lekaion bertan izango da, 19:00tan hasita.

Sariak hauek izango dira:

14 urteko maila

1. saria: Elkar dendetako 100 euroko erosketa txartela.

2. saria: Elkar dendetako 50 euroko erosketa txartela.

15 urtetik aurrerako maila

1. saria: 750 euro.

2. saria: 450 euro.

1. urnietarra: 300 euro.

Erlazionatuak

Sanmielen atarikoa irailaren 22an

Jon Ander Ubeda 2019 ira 18 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!