Sanmielak 2019

Super H elkartasun festa, larunbat osoan zehar

Jon Ander Ubeda 2019ko ira. 20a, 11:16

Larunbat goizean marrazki lehiaketa antolatuko dute, eta arratsaldean ekitaldiz beteriko festa.

Super H taldeak nekaezin darrai haur minbiziaren inguruko sentsibilizazio lanetan. Ekimen ezberdinak antolatzen ditu, eta horietan lortutako dirua haur minbiziaren ikerkuntzara bideratzen da. Donostiako Ospitalarekin harreman zuzena dute, Super H taldeko kideek. Larunbat goizean haur marrazki lehiaketa egingo dute. Eta arratsaldean, San Juan plazan, mendi lasterketa txikia, pailazoen emanaldia, jolasak, txokolate jatea... Plan polita larunbaterako.

Hitzorduak larunbatean

  • 11:30-12:30 SuperH marrazki lehiaketa SuperH Parkean, Euriarekin Lekaion.
  • 16:30-20:30 SuperH festa. Mendi lasterketa txikia, jolasak, pailazoak, txokolatada…
Erlazionatuak

Sanmielen atarikoa irailaren 21ean

Jon Ander Ubeda 2019 ira 18 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!