Sanmielak 2019

Kantazaun, kantuan kalean

Xabier Lasa 2019ko ira. 30a, 16:33

Euskal kantutegia plazaratzeko asmoz jende mordoska bildu zen San Juan plazan ostiral ilunabarrean, Kantazaun ekimenak antolatuta. Aberriaren mugak, Agur Xiberua, Aita-semeak, Ama Euskal Herria, Bagare eta beste hainbat abesti ezagun berritu zituzten, giro alaian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!