Sanmielak 2019

Urnietako Xoxoka Motor Klubak auto klasikoen ibilaldia antolatu du datorren iganderako

Aiurri 2019ko urr. 3a, 15:15

Auto klasikoen ibilaldia urriaren 6ean egingo da. 09:00etatik 11:00etara parte hartzaileek autoak Idiazabal kalean zehar izango dituzte. 

Parte hartzaileek haien autoak Idiazabal kalean zehar edukiko dituzte, antolatzaileek autoen gaineko egiaztatzeak egiteko eta ikusleek kotxeak gertutik ikusteko. Probako erreglamenduak zehazten duenez, 25 urtetik gorako autoak izango dira guztiak.

11:30etan lehen parte hartzaileak hasiko du Rallya. Trafiko irekiarekin antolakuntzak zehaztutako ibilbidea egin beharko dute gidariek eta ibilbidean zehar tramo kronometratuak egonen dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!