Sanmielak 2019

Tokiz aldatu dituzte asteburuko jaietako hainbat hitzordu

Aiurri 2019ko urr. 3a, 16:43

Astebururako hainbat ekintza antolatu dira jaietarako, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez lekualdaketak egingo dira.

Urriaren 5ean Mind Trap eta Lord Witch kontzertuak joko dute Egape ikastolako jolastoki estalian. Urriaren 6ean, berriz, zenbait ekintza egingo dira; besteak beste, herri kirol erakustaldia, sagardo dastaketa, txekor jate solidarioa eta Xabi Solanoren kontzertua.

Gogoratu eguraldi txarragatik ekintza askoren lekualdaketa egingo dela Egape ikastolako jolastoki estalira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!