Loidi eta Urra Xoxokako lehen eskupilota txapelketako irabazleak

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 6a, 09:07

Giro aparta nagusi izan zen bart arratsalsean Xoxokako frontoian. Izan ere, ikusmin handia sortu dute finalek.

Finala:

Helduak:
Julen Loidi 22-14 Josu Mujika.
Haurrak:
Emaitz Artola 21-22 Aimar Urra.


3-4 postuak:
Helduak:
Suharri Irazustabarrena 14-22 Erlaitz Arrieta.
Haurrak:
Mattin Usarralde 6-22 Oier Goenaga.

Helduen mailan, Loidi 22-14 gailendu zaio Mujikari finalean. Tanto luze zein ikusgarriak ikusteko aukera izan dute bertaratu direnek. Alde nabarmenarekin irabazi arren, finala oso polita izan da ikuslegoarentzat, benetan lehiatua. Tanto bakoitza pilotakada askoren ondorio izan baita.
Haurren mailan berriz, azken tantora arte emozioa izan da nagusi. Azkenean, Urra gailendu zaio Artolari 22 - 21.

3. eta 4. postua ere erabakitzen ziren. Helduen mailan Arrieta izan da nagusi Irazustabarrenaren aurka, 22-14 irabaziz. Haurren mailan berriz Goenaga nagusitu zaio Usarralderi, 6 tantorekin utziz azken hau.

Balorazioa
Festa Batzordeak oso balorazio positiboa egin du Xoxokako I. Eskupilota txapelketari dagokionez. Parte hartzea uste baino handiagoa izan da eta giro aparta sortu da Xoxokako frontoiaren inguruan. Frontoi txikia izanagatik, badu bere xarma; izan ere, bere txikitasun horrek eta eskubi aldeko zutabeak partida biziak izan daitezen eragiten dute.

Datorren urtera begira, berriz ere antolatzeko gogoz dago Festa Batzordea. 'Hori bai, eskakizun txiki batekin hurrengorako: ia neskak ere animatzen diren! Xoxokako frontoian mutil zein neskentzat baitago kabida!

Amaitzeko, Festa Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pilotari guztiei eta baita bertaratu den ikuslegoari ere. Aupa zuek!'.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!