Asier Nieblaren aldeko ekitaldia

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 11a, 11:19

Oinezkoentzat eta lastekarientzat ibilbide bana prestatu dute. Biak ala biak San Juan plazatik abiatu eta bertan amaituko dira. Oinezkoen martxa 16:00tan abiatuko da, eta lasterkariena 16:20tan.

Omenaldi ekitaldia

Lasterketaren sari banaketa ekitaldia eta gero, ekitaldi sorta iragarri dute: Taldeko argazkia, bi minutuko isilunea, indarkeria matxistari loturiko arte erakusketa... Ekitaldia senideen parte hartzearekin amaituko da. Oholtzara igoko dira eta bertatik Asier anaiak sortu duen kantua eskainiko dute.

Lasterketa eguneko kamiseta

Bilduko den jendetza ikusita, antolatzaileak eguerdiko 12:00tan hasiko dira kamisetak banatzen. San Juan plazan bertan egongo dira. Lasterketako dortsalak ere orduan banatuko dituzte.

Eragina trafikoan

Jaietan egiten den bezala, ekitaldiak irauten duen bitartean San Juan plaza itxita egongo da. Herrigunetik Xoxokara igotzeko asmoa dutenek, arratsaldeko 16:00ak baino lehen egin beharko dute. Eta, bestela, Andoain aldetik igo beharko dute.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!