Eskalada trebaketa saioa Santa Barbaran

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 21a, 13:37
©Donostialdea

Gaur arratsaldean Zanpatuz taldeak eskalada saioa antolatu du. Arratsaldeko 16:00tan hasiko da eta arratsalde osoan zehar bakoitzak ahal duen orduan gerturatu ahal izango du. Zanpatuzek dioenez, “Hasiberriei zuzendua izango da bereziki. inoiz eskalatu ez dutenei ere bai. Baina eskarmentu gehiago dutenak ere ongi etorriak izango dira. Antolakuntzak materiala eramango duen arren, norberak berea izango balu, eramatea gomendatzen da”.

 

Materialaren aurkezpena, segurtasuna, eskalada saioa, rappel egiteko aukera… horiexek izango dira aztergai nagusiak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!