Zanpatuzen irteera mendi bizikletan

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 24a, 08:08

Urnietako Zanpatuz mendi elkarteak irteera antolatu du, igande honetarako. Goizeko 08:00tan abiatuko dira San Juan plazatik, 40 kilometroko ibilbideari ekiteko. Lau ordu inguruko irteera izango da, bizikleta gainean.

Urnietatik abiatu eta Leitzaran aldera gerturatuko dira, handik Berastegiko San Lorenzo aldera jotzeko. Antolatzaileen arabera, irteeraren zailtasuna "ertaina-altua" da. Ibilbidean zehar pilatuko duten desnibel positiboa mila metrokoa izango da. Kasu honetan, parte hartzeko gutxieneko adina 18 urtekoa izango da. Janaria, edaria eta neguko arropa (eguraldiaren arabera) eraman beharko dute. Eta baita bizikleta aurretik errebisatuta edukitzea ere (frenoak, kanbioak...), bidean ezustekorik izan ez dadin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!