Urnieta Artola Harategia eskubaloi taldeak lehenengoen aurka lehiatuko du Gasteizen

Aiurri 2019ko urr. 24a, 18:02

Euskadiko txapelketa jokatzen duen senior mailako taldeak, Gasteizko Corazonistas liderrari aurre egin beharko dio. Aurreko partida irabazi ondoren, motibazio ezin hobea izan daiteke etxetik kanpo zailak diren puntuak lortzea.

Pasa den asteko norgehiagokan garaileak urnietarrak izan ziren, partida askoren ostean ezinbesteko puntua lortu zuten etxean. Urnieta Artola Harategia taldeak Gasteiza bidaiatuko du larunbatean aurrena doazenen aurka lehiatzeko. Bi taldeek helburu ezberdinak dituzte denboraldi honetan; lehenengo doazen Corazonistas taldeak igoera lortzea du xede. Bestalde, bertakoek mailari eutsi nahi diote kostatzen dena kostatzen dela, horregatik, puntuak lortzeko borrokatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!