Urnietarrek oso partida garrantzitsua jokatuko dute. Ereintza taldeak ere mailari eutsi nahi dio eta partida oso gogorra izango dela espero da, bi taldeek garaipena ezinbestean behar baitute. Errenteriako taldeak gogoz eta kementsu jokatuko du azken partidan garaipena lortu ostean. Urnietarrek, berriz, duela bi partida lortu zuten lehen garaipena, eta azken jardunaldian lehenengoen aurka tarte txikiagatik galdu zuten.
Emakumezkoen kadete "b" mailakoek Bergaran jokatuko dute partida ostegunean, arratsaldeko 19:00etan. Gainontzeko taldeek atsedena izango dute jardunaldi honetan.