Urnieta Quel Abogados emakumezkoen senior taldeak zazpigarren garaipena lortu du jarraian

Aiurri 2019ko abe. 4a, 17:45

Urnietako emakumezkoen eskubaloi taldeak aise irabazi zuen Txingudi Egaindar taldearen aurka, 40 eta 18. Gizonezkoen senior taldeak, berriz, puntu bakar bategatik galdu zuen norgehiagoka.

Urnieta Quel Abogados senior taldeak zazpigarren garaipena lortu zuen jarraian eta taulako lehen postuan jarraitzen du Egiarekin batera berdinduta. Partiduko lehen zatian larri hasi ziren arren, partida aurrera joan ahala segurtasunarekin jokatzen jarraitu zute. Emaitzetan ikusi daiteke taldeak duen segurtasuna, jokatzeko gogoa eta lana.

Urnieta Artola Harategiak, berriz, tanto bakar bategatik galdu zuen partida, 27-28. Partida bizkortasun handiarekin hasi zen. Hasiera batean, aurkariak gehiago asmatzen hasi ziren, bertako jokalarien defentsa gainditzen zutelarik. Partidak aurrera egin ahala, Urnietako taldearen defentsa sendotzen hasi zen eta norgehiagoka parekatu egin zen. Azken segunduetan bizkaitarrek aurre hartu zioten gipuzkoarrei.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!