Eguberrietako hitzorduak Urnietan

Aiurri 2019ko abe. 19a, 10:29

Jarraian, Udalak eta beste zenbait eragilek deitutako hitzorduen xehetasunak.

2019KO ABENDUA

OSTEGUNA 19

  • 17:30 Bingoa Denda Berri elkartean.
  • 18:00 Gabonetako jaiotzaren piztuera, Etxeberri plazan.
  • 18:30 Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleen emanaldia, Saroben.
  • 19:00 Gabon kantuan ateratzeko bigarren eta azken entsegua, Saroben.
  • 19:00 "Puertas" erakusketaren irekiera ekitaldia, Lekaion. Urtarrilaren 7ra arte zabalik, arratsaldez.
  • 19:30 Gipuzkoako trinkete txapelketa, eskuz banakako seniorreko bigarren mailakoa: Urnieta-Azkoitia.

OSTIRALA 20

  • Neguko azoka Egaperen eskutik, goiz osoan zehar.
  • 07:30-13:00 Bertan arreta zerbitzuaren ordutegi murriztua.
  • 16:30 Karta jokoak Denda Berri elkartean.
  • 17:30 Ipuin kontaketa: Ixabel Agirresaroberen eskutik, Udal Ludotekan. Dohainik.
  • 18:00 Txistor-jatea Denda Berri elkartean.
  • 19:30 Antzerkia: "Entre comillas" eta "Zurrunbiloan" antzezlanak, Saroben. Dohainik.

LARUNBATA 21

  • Salestarren Gabonetako jaialdia eta sorginen postua.

IGANDEA 22

  • 17:00 Filma haurrentzat: Alfonbra magikoa, Saroben. Euskaraz.
  • 18:00 Dantzaldia Denda Berri elkartean.

ASTELEHENA 23

  • 17:30 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Berrasoetatik San Juan plazara.

ASTEARTEA 24

  • 07:30-11:30 Bertan arreta zerbitzuaren ordutegi murriztua.
  • 09:00-13:00 Udal liburutegia, Lekaio eta Sarobe guneetan ordutegi murriztua.
  • 09:00-14:00 Udal kiroldegiaren ordutegi murriztua.
  • 12:00 Gabon kantuan: Ikasleak.
  • 16:00 Gabon kantuan kantari ibiliko dira, San Juan plazatik abiatuta.

OSTEGUNA 26

  • 11:00-13:00 Sormen txokoa Lekaion, 2012-2014 urteetan jaiotakoentzat.
  • 17:30-19:00 Topagunea Lekaion, 2009-2011 urteetan jaiotakoentzat.

OSTIRALA 27

  • 10:00-13:00 Alebin eta benjamin mailako eskubaloi kanpusa.
  • 11:00-13:00 Sormen txokoa Lekaion, 2012-2014 urteetan jaiotakoentzat.
  • 17:30-19:00 Topagunea Lekaion, 2009-2011 urteetan jaiotakoentzat.
  • 18:00 Gabonetako eskulanak Etxeberri plazan.
  • 18:30 Adarrara gauez, Zanpatuzen eskutik. Irteera San Juan plazatik.
  • 19:00 Bingoa Etxeberri plazan.
  • 19:00 Adarrara gauez, Zanpatuzen eskutik. Irteera Besabitik. Linterna, frontala eta
    neguko arropa eramateko aholkua luzatu dute. Ibilbidea: Besabi-Adarra-Besabi.
  • 19:00 Urte amaierako brindisa, Etxeberri plazan.
  • 20:50 Gabonetako dekorazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Etxeberri plazan.
  • 21:00 Kanpaikadak eta brindisa Etxeberri plazan. Mahatsak edo gominolak eramanda, cava antolatzaileen eskutik. Euriarekin, ekitaldia Egapen egingo da.

LARUNBATA 28

  • 09:00-13:00 Ehiza txapelketa Adarramendin, Santa Kruz elkartearen eskutik.
  • 17:00 Filma haurrentzat: Horman erlojua duen etxea, Saroben.
  • 20:00 Eskubaloiko Eguberrietako txapelketako sari banaketa ekitaldia Kiroldegian.

IGANDEA 29

  • 18:00 Magia saioa Txan Magoaren eskutik. "Hausle" ikuskizun berria, Saroben. 3 euro.

ASTELEHENA 30

  • 11:00-13:00 Sormen txokoa Lekaion, 2012-2014 urteetan jaiotakoentzat.
  • 17:00 Udal pilotalekuaren erabilera zehazteko zozketa Frontoi tabernan. Izena emateko epea zabalik dago, abenduaren 27ra bitarte.
  • 17:30-19:00 Topagunea Lekaion, 2009-2011 urteetan jaiotakoentzat.
  • 19:30 The Upper Room gospel taldearen emanaldia, elizan.

ASTEARTEA 31

  • 07:30-11:30 Bertan arreta zerbitzuaren ordutegi murriztua.
  • 09:00-13:00 Udal liburutegia, Lekaio eta Sarobe guneetan ordutegi murriztua.
  • 09:00-14:00 Udal kiroldegiaren ordutegi murriztua.
  • 11:00-13:00 Sormen txokoa Lekaion, 2012-2014 urteetan jaiotakoentzat.
  • 15:00-16:00 San Silbestre lasterketan izena emateko aukera, Kontzejupean.
  • 16:00 San Silbestre lasterketa. San Juan plazan abiatu eta amaituko da.

2020KO URTARRILA

ASTEAZKENA 1

  • 09:00 Adarra gainean salda eskaintzen arituko dira Euskalduna mendigoizale elkarteko kideak.

OSTIRALA 3

  • 16:30 Ludobus egurrezko jolasak, kiroldegian. 5-11 urtekoentzat.

LARUNBATA 4

  • 11:00-13:00 Puzgarriak 0-11 urteko haurrentzat, kiroldegian.
  • 16:30-19:00 Puzgarriak 0-11 urteko haurrentzat, kiroldegian.

IGANDEA 5

  • 16:00 Errege magoei harrera San Miguel elizan.
  • 18:00 Errege magoen desfilea Lobera baserritik hasita.
  • 18:00 Errege magoen opari banaketa, 0-6 urte artekoentzat, udaletxeko arkupeetan.

ASTEARTEA 7

  • 17:00-20:00 "Puertas" erakusketa ikusteko azken eguna. Lekaion ikusgai.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!