Lidergotzaren bila

Aiurri 2019ko abe. 20a, 10:57

Ostiral honetan, iluntzeko 20:00etan hasita, Egia eta Urnieta senior mailako nesken arteko partida garrantzitsua jokatuko da. Lehia ziurtatuta dago, biak ere orain arteko partida guztietan garaile izan baitira. Donostiako partidan, UKEkoei urnietarren animoak ez zaizkie faltako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!