Giro onean, eta zenbaitzuk mozorrotuta zirela, ospatu da Urnietako San Silbestrea, Poxta Zahar gazteen elkarteak antolatuta. Hona nortzuk lortu dituzten lehen postuak, 5 kilometroko zirkuitua abaila batean egin ostean. Emakumeetan: 1.- Ane Otaegi (20:25); 2.- Ainhoa Jauregi (22:31); 3.- Uxue Salaberria (23:17). Gizonezkoetan: 1.- Asier Martinez (16:50); 2.- Igor Amantegi (17:40); 3.- Jokin Lizeaga (17:52). Helduen aurretik haurrak aritu dira korrika.